Tere Irastortzaren lanaren bilduma elebiduna argitaratu dute Valentzian

  • Tere Irastortzaren lanaren bilduma elebiduna argitaratu dute Valentzian

  • Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin, Contrabando Argitaletxe-aren Marte Poesia Bilduma ospetsuan, Tere Irastortza idazlearen lanaren bilduma argitaratu da bi liburukitan gaztelaniaz/euskaraz –egilearen itzulpenarekin eta katalanez/euskaraz–, Manel Rodriguez-Castelló-ren itzulpenarekin
  • Lola Andrés poetaren ardurapean burutu da argitalpena, bera delarik hitzaurre mamitsua idatzi duena. Egileak 1980 eta 2023 artean argitaratutako liburuen zati bat hartzen du; 43 urteko idazketa. Orain arte liburuan argitaratu gabeko poemak ere ageri dira bilduma honetan

Tere Irastortzak Glosak/Glosar el mundo eta Glosak/Glossar el món argitaratu berri ditu Valentziako Contrabando argitaletxearen Marte Poesia Bilduman. Bi liburuek edizio elebiduna dute, eta hiru hizkuntzetan irakur daiteke – euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz- egileak 1980tik 2023ra bitarte argitaratutako poema sorta, eta baita argitaratutako poesia ere.

Edizioaz eta hizaurreaz Lola Andrés poeta eta bildumaren zuzendaria arduratu da. Neus Aguado eta Lola Andrés olerkariek lagundu dute Gaztelerazko bertsioaren berrikuspenean.

Olifante argitaletxeak 2022an argitaratutako Llenabais el mundo baino lehenagoko euskarazko poemen itzulpenak argitaratzen diren lehen aldia da.

Irastortzaren lana sarriago itzultzen hasi da 2023tik aurrera. 2022an argitaratu zen Llenabais el mundo, 2023an Son nueve, los pájaros, biak Olifante argitaletxearekin. Eta itzulpenak bere lanarekiko arreta handia piztu du.

Contrabandoren argitalpen bikoitz honen bidez, irakurleen esku jartzen da 43 urtez idatzitako lana euskaraz, gaztelaniaz eta katalanez. Bere lanaren zabalkundea beharrezkoa da, egungo literaturaren panoraman funtsezko idazlea baita, eta argitalpen berri honek Tere Irastortzaren idazkerak pizten duen interes handia berresten du.

Obra eta azterketak

Tere Irastortza Garmendia (Zaldibia 1961). 1981ean argitaratu zuen bere lehen liburuak, Gabeziak, euskarazko poesiaren Kritikaren Saria 1981ean jaso zuen, eta 2003an Glosak, esana zetorrenaz liburuari ere sari bera eman zioten. Hamaika poesia liburu argitaratu ditu eta hainbat antologia eta aldizkaritan parte hartu du. Mundua betetzen zenuten 2022an eta 2023an Son nueve, los pájaros saiakera argitaratu ziren, egilearen itzulpenaz. Azken lana honekin Euskadi Sarirako finalista izan zen eta Saiakera Sari Nazionalerako finalista. Itzultzaile lan luzea egin du, Marià Manent, Marina Tsvietáieva, Antoni Clapés, Chus Pato, Ángel Guinda, Trinidad Ruiz edo Neus Aguado bezalako autoreak itzuliz. Bere poema batzuk hainbat hizkuntzatara itzuli dira: ingelesa, galegoa, katalana, frantsesa, italiera, alemana edo grekoa. Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) lehendakari izan zen, eta irakaskuntzan lan egiten du, bai Beasaingo Ikastolako zuzendari gisa, bai UNEDeko Filologia Klasikoko irakasle elkartu gisa. UNED-Bergarako Idazle Eskolako sortzaile, zuzendari eta irakasle da duela hogeita bi urte , eta euskarazko idazle berrien belaunaldi bat bultzatu du. Glosak/Glosar el mundo liburuetan argitaratu eta argitaratu gabeko bere lan guztien aukeraketa bat da, eta 1981 eta 2023 arteko egilearen poesia biltzen du.

Tere Irastortzaren idazketa

Tere Irastortzaren idazkerari buruz, honela dio Lola Andresek hitzaurrean: «Idazkera tenkatua, nolabait esateko, idazketa gidatzen duen bizipenaren eta ahozkotasunaren jakitun izanik, pentsamenduaren eta ekintzaren mardultasuna – hau ere tenkatzear – barneratzeko gai izan da, aldi berean sortuz (eta birsortuz) denborari-denbora hazi eta ondutako substratu linguistiko, kognitibo eta intuitiboa jasotzeko moduko poltsa. Lur-beltza idazlearentzat eta lur beltz horixe partekatuz irakurlearekin, irakurleak ere, aldi berean, ongarri-hobi bat sortu dezan. Sortze-heriotza emarian isuraldatzean etengabeko sormenaz bizitzaren esferaren handitasunean izendatzea barneratzen duena: argituz-ahituz «Lurra da artista, erdi-hurren, dena argitzen duena», Tsvietaievak esanda bezala.

Tere Irastortzaren poesia turbinak bezala baliatzen da oinazearen, gosearen, heriotzaren edo maitasunaren indar eragileaz, munduaren zalapartari gorputz poetikoaren arreta eskaintzeko».

Loturak

Tere Irastortzari buruzko azken urteotako iruzkin batzuk:
https://www.tereirastortza.com/index.php/biografia/hemeroteka

Tere Irastortzari buruzko azken urteeotako elkarrizketa batzuk:
https://www.tereirastortza.com/index.php/biografia/elkarrizketak 

Tere Irastortzaren poesia beste hainbat hizkuntzatan:
https://www.tereirastortza.com/index.php/erdaraz 

Tere Irastortzak euskarara ekarritako hainbat itzulpen:
https://www.tereirastortza.com/index.php/itzulpenak


  • DataUrtarrilak 10
  • Gaia Literatura