VillaSoundBilbao 2025

  • VillaSoundBilbao 2025

Bilboko Udalak talde eta artista gazteei zuzendutako deialdia zabaldu du, VillaSoundBilbao jaialdiaren bosgarren edizioan parte hartzeko. Helburuak, musikaren sektoreko artista gazteen sorkuntzak bultzatu eta sustatzea eta publikoari askotariko eta egungo proposamenak eskaintzea dira.

Epaimahai profesional batek 12 talde aukeratuko ditu, 2025eko martxoan eta apirilean Bilborocken antolatuko diren kontzertuetan parte hartzeko. Zuzeneko emanaldi horietan aukeratuko dira VillaSoundBilbao osatzen duten sari ezberdinetako irabazleak. Oinarriak esteka honen bidez kontsulta ditzakezu. Deialdia urtarrilaren 13an zabalduko da eta otsailaren 13ra bitartean egongo da irekita.

Gaur egungo edozein musika motak (rocka, popa, metala, trap, elektronika, folka, egilea...) edo hauen arteko fusioak hartu dezakete parte.

Talentu berria babestu eta bultzatzeko asmoz, Euskal Herriko Musika Bulegoak izen bereko saria emango dio parte hartzen duen proposamen bati. Sari honi esker hautatutako artista edo taldeak 1.000 € jasoko ditu Musika Bulegoko bazkide den areto batean kontzertu bat eskaintzeko. Kontzertua antolatzen duen aretoak 500 € jasoko ditu ekoizpen eta promozio gastuak ordaintzeko.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Urtarrilak 13(e)tik 2025(e)ko Otsailak 13(e)ra
  • EntitateaBilboko Udala
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaMusika
  • JardueraErakusketa eta programazioa, Prestakuntza, Sustapena eta zabalkundea

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.