Etxepare saria 2025

  • Etxepare saria 2025

bat

Haurrei zuzenduriko album ilustratuak aurkeztu ahal izanen dira sari honetara. Album ilustratu bezala ulertzen dira testua eta irudia elkarren osagarri dituzten lanak.

bi

Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izanen dira. Ez da onartuko beste inondik moldatutako lanik, ezta aurretik saririk jaso duenik ere.

hiru

Lehiaketan honela parte hartu daiteke: bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean. Egileek adinez nagusiak izan behar dute eta nahi beste lan aurkez ditzakete.

lau

Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm (zabalera) x 21cm (altuera) baino txikiagoak izanen, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izanen dituzte (babes-orriak, azala eta kontrazala kanpo). Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne). Ez dira album mutuak onartuko, hitzik gabekoak alegia. Ez da adimen artifizialarekin egindako lanik onartuko, ez osorik ez eta atal batean ere.

bost

Sari hau azken lau deialdietako batean jaso duten idazleen edo ilustratzaileen lanak alde batera utziko dira, nahiz eta arestian aipatutako baldintzak bete.

sei

Lehiaketan parte hartzen dutenek albumaren maketa (fisikoa, digitala edo biak) aurkeztu beharko dute. Lanak www.etxeparesaria.eus webgunearen bitartez aurkeztuko dira, horretarako prestatutako formularioaren bidez. Aholkatzen da fitxategiek 20 mega baino gehiago ez izatea. Egileek nahi badute, irudi originalak bidal ditzakete posta arrunt bidez epaimahaikideek jatorrizko lana ikus dezaten.

zazpi

Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira.

zortzi

Lanak posta arrunt bidez bidaliz gero, lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, kanpoko aldean lanaren titulua eta egilearen goitizena izango dituena eta barruan egilea edo egileen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, NANaren edota pasaportearen fotokopia eta egilearen aipamen bio-bibliografikoa. Lanak helbide honetara bidaliko dira: ETXEPARE SARIA, Larraungo Udaletxea, Euskara Zerbitzua, Gabari Plaza, 31878 Mugiro (Nafarroa).

bederatzi

Obrak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 9an, ostiralean, itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2025eko ekainaren 27a izanen da.

hamar

Epaimahaia haur literaturan eta ilustrazioan adituak diren pertsonek osatuko dute, eta udal eta mankomunitate antolatzaileek izendatuko dute. Udal eta mankomunitate antolatzaileetako teknikari batek idazkari lanak eginen ditu (hitza izanen du, baina ez botorik). Pamielak izendatutako pertsonak egon daitezke epaimahaiak egiten dituen bilkuretan (hitza izanen dute, baina ez botorik). Epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako lanek behar adinako mailarik ez balute, ez da saririk emanen. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.

hamaika

Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa. Zergen atxikipena indarrean dagoen legediari jarraiki eginen da.

hamabi

Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, eta argitalpenean Etxepare sariaren aipamena eginen da.

hamahiru

Saria eman eta hilabeteko epean originalak itzuliko zaizkio eskatzen dituenari. Epe hori igarota, eskatzen ez diren lanak suntsitu egingo dira. Denbora tarte horretan argitaletxeren batek aurkeztutako lanak ikusi nahi baditu, aimena eskatu beharko zaio aldez aurretik egileari.

hamalau

Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzaren bat agertzen bada, epaimahaiak argituko du eta, hark egiten ez badu, udal eta mankomunitate antolatzaileek erabakiko dute. Sari honetan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta onartzea dakar.

Oinarriak jaitsi (PDF - 912 KB)


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Urtarrilak 13(e)tik 2025(e)ko Maiatzak 9(e)ra
  • EntitateaNafarroako 16 toki entitate
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkusizko arteak, Literatura
  • JardueraSorkuntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.