Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlari gazteek irabazi dute Tene Mujika beka

  • Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlari gazteek irabazi dute Tene Mujika beka

Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlari gazteek irabazi dute Tene Mujika beka, euskaldunek Israel-Palestina auziaren aurrean izan dugun bilakaera aztertzen duen proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Sagarna eta Aranberrirena eman du irabazletzat Kristina Berasainek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du sarituak lana burutzeko, gero liburu gisa argitara dadin.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrtarrilak 14
  • Gaia Literatura