Legamia 2025: Arte bizien sorkuntza eta mediazio egonaldi programetarako beka

  • Legamia 2025: Arte bizien sorkuntza eta mediazio egonaldi programetarako beka

Legamia egitasmoa Errenterian errotu eta eragina izango duen egonaldi eta mediazio programa da. Arte biziei (antzerkia, dantza, zirkua) loturiko proiektu artistikoen sorkuntza eta ikerketa prozesuak, edozein fasetan daudela ere, babestu, erraztu eta laguntzea du helburu.

Horrekin batera, Errenteriako Kultura Sailaren eta honekin lankidetzan aritzen diren eragileen artean garatuko den mediazio plangintza baten bidez, sorkuntza bera Errenteriako eragile eta herritarrekin partekatzeko asmoa da programa honen ezaugarri nagusienetakoa.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Urtarrilak 17(e)tik 2025(e)ko Otsailak 13(e)ra
  • EntitateaErrenteriako Udala
  • Deialdi-motaBekak
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraSorkuntza, Bitartekaritza
  • Harremanakulturakreaktiboa@errenteria.eus

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.