Kutxa Fundazioa Irun Literatura Sarien 46. edizioa arautzen duten oinarriak argitaratu ditu Kutxa Fundazioak, eta Sariak eleberri eta olerki modalitateetarako deitu dira, euskaraz eta gaztelaniaz.
Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein dela ere horien nazionalitatea.
Jatorrizko lanak jasotzeko epea 2025eko apirilaren 22ra arte dago irekita.
MODALITATEAK ETA SARIAK
Poesia euskaraz
Gutxienez 800 bertsoko luzerako lanak, errimaren, neurrien eta gaiaren aldetik askatasun osoa dutenak.
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.
Eleberria euskaraz
Lanek gutxienez 150 folioko luzera izango dute eta edozein gai eta narraziokoak izan daitezke.
Saria: Garaikurra eta 20.000 euro.
Poesia gaztelaniaz
Gutxienez 800 bertsoko luzerako lanak, errimaren, neurrien eta gaiaren aldetik askatasun osoa dutenak.
Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.
Eleberria gaztelaniaz
Lanek gutxienez 150 folioko luzera izango dute eta edozein gai eta narraziokoak izan daitezke.
Saria: Garaikurra eta 20.000 euro.
Gainera, lan sarituak, ospe handiko argitaletxeek argitaratuko dituzte. Euskarazko liburu sarituak ELKAR argitaletxeak editatuko ditu, eta gaztelaniaz Pepitas de Calabazak eleberria eta Reino de Cordeliak olerkia.
EPAIMAHAIA
Eleberria euskaraz: Jon Martin, Joxemari Iturralde, Arantxa Urretabizkaia.
Eleberria gaztelaniaz: Luisa Etxenike, Aixa de la Cruz, Jon Bilbao.
Poesia euskaraz: Felipe Juaristi, Beatriz Chivite, Jon Gerediaga.
Poesia gaztelaniaz: Manuel Rico, Antonio Colinas, Raquel Lanseros.
Informazio gehiago:
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.