Txosten honetan, EAEko argitalpen enpresa pribatuen argitalpen eta fakturazio datuak bildu dira, 2023ko ekitaldi ekonomikoari dagozkionak
Kulturaren Euskal Behatokiak, Euskadiko Editoreen Elkartearekin elkarlanean, Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpen sektoreko liburuaren barne merkataritzaren bilakaerari buruzko azterlana aurkeztuko du txosten honetan.
Txostenak, argitalpen sektorearen egiturari buruzko datuak ez ezik, sektoreak azken urteetan bere adierazle nagusietan izan duen bilakaera ere aztertzen du: argitalpen produkzioaren datuak, sektorearen fakturazioarenak eta liburuaren merkaturatze kateari buruzkoak, zeina ari den etengabe bilakatzen, liburu digitalaren eta irakurketa euskarri berrien sorreraz geroztik. Azterlan honetan, argitalpen globalari nahiz euskarazko argitalpenari buruzko informazioa dago jasota.
Erreferentziazko urterako, honako hauek izan dira aztergai nagusiak:
Erabili den informazioa argitalpen enpresek eman dute, ikerketaren oinarri izan den galdetegia beteta. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu eman diguten laguntzagatik, eta eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, Euskadiko Editoreen Elkarteari eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari, azterlan honetarako egin duten ezinbesteko ekarpenagatik.
Liburuaren barne merkataritza EAEn 2023 (PDF - 1 MB)