Fede Gianni, Alexandra Latishev, Kathy Mitrani, Joana Moya, Jaime Puertas Castillo eta Daniel Soares artistek beren zinema proiektuak garatuko dituzte Ikusmira Berriak programaren 11. edizioan

  • Fede Gianni, Alexandra Latishev, Kathy Mitrani, Joana Moya, Jaime Puertas Castillo eta Daniel Soares artistek beren zinema proiektuak garatuko dituzte Ikusmira Berriak programaren 11. edizioan

  • Donostia Zinemaldiaren, Tabakaleraren eta Elías Querejeta Zine Eskolaren egonaldiak 487 proiektu jaso ditu, iaz baino % 34 gehiago
  • Bihar, hilaren 25ean, hasiko da zinema egonaldiaren hamar urteak ospatzeko atzerabegirakoa

Fede Gianni, Alexandra Latishev, Kathy Mitrani, Joana Moya, Jaime Puertas Castillo eta Daniel Soaresen zinema proiektuak aukeratu dira Ikusmira Berriaken hamaikagarren edizioan aurkeztu diren 487 lanen artean. Egonaldiaren lehenengo fasea martxoaren 24tik maiatzaren 4ra izango da. Egonaldien programak bere izen emateen marka gainditu du, 487 zinema proiektu jaso baititu, iaz baino % 34 gehiago (362). Aukeratutako sei proiektuen artean, lau opera primak dira.

Elías Querejeta Zine Eskolaren kategorian, zeinetan EQZEko ikasleek eta alumniak parte har dezakeen, Sirenas aukeratu da, Alexandra Latishevena; azken honen opera primaMedea, Horizontes Latinos sailean programatu zen (2017). Hirugarren film luzearen proiektuak arlo soziala, thrillerra eta genero zinema uztartzen ditu, antropomorfikoaren eta alimalekoaren artean dabiltzan emakume talde baten istorioa kontatzeko, Erdialdeko Amerikako testuinguru garaikidean.

Nest kategorian Zinemaldiko zinema ikasleen nazioarteko topaketako azken bost edizioetan (2019-2023) aukeratutako zinemagileek parte har dezakete. Kasu honetan, Estatu Batuetan bizi den Kathy Mitrani zinemagile kolonbiarrak bere lehen film luzea garatuko du, Sombras nada más / Nothing But Shadows (2023) film laburra Donostian estreinatu eta Leedsen eta Bogoshortsen saritu ondoren.

Euskal kategorian, La Koreana, un poema ferromagnético de luz y memoria  lana aukeratu da, Joana Moyarena. Artista honek 2023an aurkeztu zuen bere lehen film laburra, Todo lo cubre la sal / Salt Covers All, eta Kimuaken katalogoan jaso zen. Gainera, Doclisboa, Zinebi eta Malagako jaialdietan programatu zuten. Bere lehenengo film luzean, zuzendariak, Noka (Euskadin eta Nafarroan bizi diren emakume zuzendari hasiberrien film luzeen proiektuak akonpainatzeko Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Tabakalerako programa) programako egoiliarrak, bere amonak Malaga sorterritik Bizkaiko La Arboleda meatze-herrixkara egin zuen bidaia hartzen du oinarri.

Jarraitu irakurtzen


  • DataUrtarrilak 24
  • Gaia Ikus-entzunezkoa