Irekita dago SAREAko programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epea

  • Irekita dago SAREAko programatzaileen aurrean proposamenak aurkezteko epea

Musika Bulegoak Euskadiko Antzoki Sareako programatzaileen eta musikaren sektoreko profesionalen arteko topaketaren 8. ediziorako musika proposamenak aurkezteko epea ireki du.

Proposamenak otsailak 17ko 23:59ak arte aurkeztu daitezke hurrengo eskaera-inprimakia betez.

Hemen kontsultatu eta deskargatu dezakezue deialdia.

Hautatutako proiektuak martxoaren hasieran jakinaraziko dira eta 120 euroko diru-laguntza jasoko dute.

Topaketa apirilaren 2an, goizean zehar, burutuko da Elorrioko Arriola Antzokian. Jardunaldia bi zatitan banatuko da. Lehenengoan, taldeek euren azken lanak aurkeztuko dituzte zuzenean. Aurkezpenen ondoren, networking saio bat egongo da.


  • DataUrtarrilak 27
  • Gaia Musika