Haztegia Egonaldi Artistikoak 2025

  • Haztegia Egonaldi Artistikoak 2025

HAZTEGIA Zirkozaurrek duen sorkuntza proiektua da, Bizkaiko Foru Aldundiak, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) eta Eusko Jaurlaritzaren sortze-fabrikak programak diruz laguntzen dutenak. Haztegi honen baitan, Zirkozaurrek egonaldi artistikoetan parte hartzeko deialdia zabaltzen du, honako helburuak bilatuz:

  • Zirkuko arte-proiektu profesionalen sortzaile, artista eta sustatzaileentzako egokitzapena hobetzea, Euskadin sortze-lekua eskainiz.
  • Babesa eta aholkularitza eskaintza plataforma digitalen eta IKT zerbitzuen bitartez zein Zirkozaurreko formakuntza eskaintzetan lehentasunezko sarbidea emanaz.

KONPAINIA PROFESIONALAK

Euskal Herriko / Estatuko zirku-konpainientzat, sortze-fasean dagoen proiektu artistiko batekin.

BALORAZIOA ETA EBAZPENA

  • Zirkozaurrek baloratu eta ebatziko du.
  • Aukeratutako konpainien izenak 2025ko martxoaren 17ean argitaratuko dira.
  • Batzordeko kideak hautagaiekin harremanetan jar daitezke, proiektuaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko asmoz.
  • Aukeratutako konpainia edo artistek hitzarmena sinatuko dute Zirkozaurrerekin, egonaldiaren baldintzak eta aukeratutako artisten konpromisoa zehaztuko dituena.
  • Egonaldien egutegia banan-banan adostuko da hautatutakoekin, eta 2025an egin beharko da.
  • Behar teknikoak, logistikoak eta sorkuntzaren jarraipena hautatutako taldeekin egindako aldebiko bileretan ebaluatuko dira.

IZEN-EMATEAK

Bete hemen dagokion primakia ezarritako epea amaitu aurretik.

GARRANTZITSUA: formularioa bete eta hautagaitza aurkeztu aurretik, arretaz begiratu deialdiaren oinarriak eta espazio eszenikoaren ezaugarri teknikoak.

HAUTAGAIEN DATUAK BIDALTZEKO ETA KONTAKTUA

  • Azken eguna: 2025ko otsailaren 23a.

Jar zaitez Zirkozaurrerekin harremanetan edozein zalantza argitzeko edo edozein informazio jaso nahi izanez gero.

ESPAZIO ESZENIKOAREN EZAUGARRI TEKNIKOAK

Kontsultatu hemen gunearen ezaugarri teknikoak, zure beharretara egokitzen den baloratu ahal izateko.

Zirkozaurreren ustez, aurkeztutako proposamen guztiak bateragarriak dira egonaldirako gordetako espazioarekin.

Oinarriak osorik


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Urtarrilak 28(e)tik 2025(e)ko Otsailak 23(e)ra
  • EntitateaZirkozaurre
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraSorkuntza, Kudeaketa eta kudeaketarako laguntza

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.