Loraldiak gazteei zuzendutako kultur sormen-egonaldien deialdia aurkezten du, 30 urtetik beherakoei zuzendutako ekimena. Egonaldia ekainaren 23tik 27ra egingo da Lekeition, eta euskarazko kultur proiektuak sortzeko eta garatzeko espazio bat eskainiko du, tutoretza profesionalarekin.
Gazteen sormena sustatzea da programaren helburu nagusia. Sormen egonaldiak parte-hartzaileei beren proiektuak martxan jartzeko baliabideak eta aholkularitza eskainiko dizkie, diziplina anitzetan: dramaturgia, dantza, musika, ikus-entzunezkoak, bertsolaritza eta beste hainbat arlo.