HARRIA dantza garaikideko lehiaketa koreografikoa da, diziplina bereko hiri-espazioetako piezentzat. Lehiaketa hau Larrua Proiektuak bultzatu du, Gasteizko Udaleko Kultura Sailaren laguntzarekin, eta erakusketa-plataforma bat da azken kale-lanak ezagutzera eman nahi dituzten konpainientzat, baita beren kaleko edota espazio ez-konbentzionaletako koreografiak aurkeztu eta bultzatzeko aukerak bilatzen dituzten sortzaile gazteentzat edota konpainia emergenteentzat ere, berez maila nazionalean, baina aurten, berrikuntza gisa, baita Akitania Berrian eta Okzitanian ere.
Aurkezten diren proposamenetatik lauk Kaldearte Kaleko Arteen Jaialdiaren esparruan egingo den lehiaketan parte hartu ahal izango dute, Gasteizen, 2025eko ekainaren 15eko goizean.
Koreografien gaiak libreak dira, dantza garaikidearen espezialitatean, eta aktiboki baloratuko dira hiriko espazioetarako sorkuntza espezifikoak, ez areto/antzerkirako jada estreinatu diren piezen egokitzapenak.
Hautatutako konpainiek bidaia-poltsa bat dute, konpainia bakoitzeko 220 euroko dotazio ekonomikoarekin.
SARIAK
Sari horiei beste konpentsazio batzuk gehitu ahalko zaizkie, sormen-bekengatik, arte-egoitzengatik, emanaldiengatik edota beste koreografia-lehiaketa batzuetan parte hartzeagatik, dagozkien sari eta konpentsazioetarako hautagai izanez gero.
IZENA EMATEKO EPEA
Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 3tik martxoaren 17ra izango da, 23:00etan. Gehienez 30 eguneko epean erantzungo dizute.
Edozein zalantza izanez gero, idatzi helbide elektroniko honetara: ccoreograficoharria@gmail.com.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.