Auzo Eszenaren XIV. edizioak 7 ikuskizun amateur eramango ditu Gasteizko gizarte-etxeetara

  • Auzo Eszenaren XIV. edizioak 7 ikuskizun amateur eramango ditu Gasteizko gizarte-etxeetara

  • Igandeetan izango dira, 19:00etan, otsailaren 16tik maiatzaren 11ra
  • Antzerkia, dantza, poesia, musika, pintura, zirkua eta mentalismoa eskainiko dira
  • Sarrerak bihar jarriko dira salgai gizarte-etxeetan eta kirol-instalazioetan, eta Internet bidez ere erosi ahal izango dira

Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuak Auzo Eszenaren denboraldi berria antolatu du XIV. edizioaren baitan. Otsailaren 16tik maiatzaren 11ra bitarte, gizarte-etxeetako ekitaldi-aretoetan eskainiko dituzte ikuskizunak. Igandeetan, 19:00etan, publiko guztientzako (gazteak, haurrak eta helduak) entretenimendua eta era guztietako modalitateak barne hartzen dituen eskaintza anitza izango da ikusgai: antzerkia, dantza, poesia, musika, pintura, zirkua eta mentalismoa.

"Kultura Sailean, arte eszenikoetako era askotako lanak aurkezten ditugu: antzerkikoak, musikakoak, zirkukoak... Baina Auzo Eszenaren aurkezpenak beti ekartzen du haize freskoa berekin. Dakizuenez, programak eskaintzen dituen ikuskizunak amateur talde eta konpainiek bultzatzen dituzte, eta horrexek ematen dio freskotasuna ekimenari. Gizarte-etxeetako agertokietara proposamen originalak, inklusiboak eta mota askotakoak igotzen dira. Horiei esker, edizio bakoitzeko programazioa paregabea izaten da", adierazi du Sonia Díaz de Corcuera Kultura eta Hezkuntza zinegotziak aurkezpen-prentsaurrekoan.

Jarraitu irakurtzen


  • Urtea2025
  • Gaia Arte eszenikoak