"Donostia Zinemaldiaren 2024ko edizioko genero-identifikazioari buruzko txostena"


Seigarren urtez jarraian, Donostia Zinemaldiak genero-ikuspegiaren txosten bat egin du, emakume profesionalek zinema-industrian duten onarpenaren eta inplikazioaren erradiografia ahalik eta zehatzena egiteko. Urtero dokumentu hau egiteari esker, emakumeak ikus-entzunezko ekoizpenetan zenbateko berankortasunarekin sartzen ari diren ikus daiteke. Aurreko edizioekin alderatuta, ia ez da aldaketarik izan, baina joera batzuk sendotu edo nabarmentzen hasi direla esan daiteke.

Txostenak Donostia Zinemaldiko Hautespen Batzordeak ikusitako film guztiak barne hartzen ditu; hau da, 4.500 baino gehiago. Horri esker, urteko ekoizpenaren ikuspegi orokorra daukagu. Genero-ikuspegitik, aztertutako zortzi kategorietan (zuzendaritza, ekoizpena, gidoia, argazkia, musika, muntaketa, soinua eta arte-zuzendaritza), kategoria guztietan gizonezko generoarekin identifikatzen diren pertsonak dira gehiengoa (% 57 eta % 75 bitartean), arte-zuzendaritzan izan ezik. Desoreka gutxien dituzten arloak, ordena honetan, ekoizpena, gidoia, muntaketa eta zuzendaritza dira.

Zinemaldian hautatutako ekoizpenen artean, egileen generoaren ehunekoak ikusitako filmetakoen antzekoak dira, baina hautatutako filmen lantaldeetan emakumezko zuzendari (% 39), gidoilari (% 39), muntatzaile (% 39), soinu-teknikari (% 20) eta arte-zuzendari (% 41) gehiago daude (ikusitako guztietan baino % 3-6 gehiago). Aldiz, emakumezko ekoizle gutxiago daude (% 33).

Oro har, emakumezko zuzendarien eta gidoilarien presentziak pixka bat gora egin du eta soinu-teknikarien kopurua oso-oso gutxi igo da (oso gutxitan gainditzen dute % 20a); ekoizleen eta muntatzaileen parte-hartzeak, berriz, behera egin du. Datu horiek denboraren ikuspegitik aztertu beharko dira, aldaketaren bat adierazten duten edo fenomeno puntuala diren ikusteko.

Informazio gehiago


  • Urtea2025
  • Gaia Ikus-entzunezkoa
  • ArgitalpenaIRAKURRI