Eusko Jaurlaritzak % 50 handitu du euskal artisten obrak erosteko finantzaketa 2025ean

  • Eusko Jaurlaritzak % 50 handitu du euskal artisten obrak erosteko finantzaketa 2025ean

  • Gaur aurkeztu dira 2024an Eusko Jaurlaritzak Artium Museoarekin, Arte Ederren Bilboko Museoarekin eta Tabakalerarekin lankidetzan bultzatutako Bilduma Partekatuaren proiektuaren esparruan egindako artelanen erosketak
  • Ibone Bengoetxea lehen lehendakariordeak sortzaileen lana balioan jarri du: ekimen honen bidez: "kultura, artisten kolektiboa, arte garaikidea eta gure egiteko modua etorkizuneko Euskadiren eraikuntzaren parte izatea nahi dugu"
  • 2020tik, proiektu honi esker, 97 artistaren 172 lan eskuratu ditu Euskadik

"Eusko Jaurlaritzak % 50 handituko du jardunean dauden artisten lanak erosteko finantziazioa", ziurtatu du Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Artium Museoan, Bilduma Partekatuaren proiektuaren esparruan 2024an egindako artelanen erosketei buruz egindako aurkezpenean. Lehendakariordearen esanetan, igoera hori "kulturaren, gure artisten aitortzaren, gure kultura-ondarea ezagutaraztearen eta hainbat eragileren arteko lankidetzaren aldeko apustu argi eta zintzoaren ondorio da".

Partekatutako Bilduma 2020an sortu zen Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoarekin, Artium Museoarekin, Arte Ederren Bilboko Museoarekin eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin lankidetzan. Urte hauetan, ekimen honi esker, Euskadik 97 egileren 172 lan ditu. 2024ko azken edizio honetan, 28 obra erosi dira, 17 artistenak.

Jarraitu irakurtzen


  • Urtea2025
  • Gaia Ikusizko arteak