Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak sustatutako Xabier Lete Bekaren helburua euskarazko literatura-sorkuntza sustatzea da, euskal idazleei aukera emanez urte bat oso-osorik beren literatura-proiektuari eskaintzeko.
2024an, beka honen lehen deialdia egin zen, egileei, denbora batez, asmo edo konplexutasun handiagoko lanei ekin ahal izateko baldintza ekonomikoak eskaintzeko. Sendotze prozesuan dauden pertsonei zuzenduta dago, beren talentu literarioaren garapena errazteko eta arlo horretan aurrerapen argia bultzatzeko.
Beka honen oinarrian bi erakundeek talentu sortzailea bultzatzeko duten konpromisoa dago. Euskal Herriarekin eta hizkuntzarekin duten konpromisoari ere erantzuten dio. Globalizazioa gero eta handiagoa den testuinguru honetan, hizkuntza minoritario batean kultura sortu eta ekoizteko dauden zailtasunak ezagututa, Eusko Jaurlaritzak eta BBVA Fundazioak euskarazko literatura-sorkuntzara bideratutako beka honen edizio berri bat plazaratu dute, euskal literaturak bizi duen gero eta aniztasun eta kalitate handiagoko dinamikari beste ekarpen bat egiteko.
Eskaerak aurkezteko epea: 2025eko otsailaren 10ean ireki eta 2025eko apirilaren 10ean amaituko da, 13:00etan, Espainiako penintsulako orduan.
Iraupena: Xabier Lete Beka garatzeko epea hamabi hilabetekoa izango da, beka onartzen denetik aurrera. Bekaren xede den proiektuak amaituta egon behar du aldi hori bukatzean.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.