Animadeba 2025: izen-ematea

  • Animadeba 2025: izen-ematea

Edozein genero, gai edo herrialdetako animaziozko film laburrek parte hartu ahal izango dute, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutakoak badira. Lehiatuko diren film laburrak orain arte sariketa honetan aurkeztu gabekoak izango dira.

Lanen eskubideak dituzten pertsonek edo haien ordezkaritza-ahalmena dutenek aurkeztu ahal izango dituzte filmak.

Film laburrak plataforma honen bitartez bidali ahal izango dira soilik: www.filmfreeway.com. Jaialdian izena ematea doakoa da. Izena emateko azken eguna 2025eko apirilaren 1a da. Antolatzaileak harremanetan jarriko dira hautatutako guztiekin, proiekzio artxiboa eskatzeko. 2025eko maiatzaren 17a izango da, proiekzio artxiboa (aurreko puntuan adierazitako zehaztapen teknikoekin) bidaltzeko azken eguna.

Animadeba

Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Otsailak 12(e)tik 2025(e)ko Apirilak 1(e)ra
  • EntitateaAnimadeba
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza, Erakusketa eta programazioa
  • Eranskinak

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.