Zabalik dago Xabier Lete beka, euskarazko literatura-sorkuntzarako 2025eko deialdira aurkezteko epea. Iaz sortu zen beka, Eusko Jaurlaritzaren eta BBVA Fundazioaren arteko lankidetzari esker. Horren bidez, 70.000 euro emango zaizkie idazleei, urtebetez beren euskarazko literatura-proiektuan aritu ahal izateko. Sendotze-prozesuan dauden idazleei zuzentzen zaizkie bekak, haien literatura-talentua garatzen eta haien literatura-ibilbidean aurrera egiten laguntzeko.
Beka honek bi erakundeek talentu sortzailea bultzatzeko, irakurzaletasuna sustatzeko eta euskarazko edukiak sortzeko duten konpromisoari erantzuten dio. Ekimen honen bigarren edizioa izango da. Iaz euskarazko literatura-sorkuntzarako Xabier Lete bekaren aditu batzordeak Eider Rodriguez Martin idazlea hautatu zuen honek erakutsitako proiektuagatik.