Deialdiaren bidez, artista hasi berriei lagundu nahi zaie beren karreren hasieran, aukera emanez lanak erakusgai jartzeko, beste artista gazte batzuekin loturak ezartzeko eta ibilbide profesionalean aurrera egiteko. Eskabideak aurkezteko epea 2025eko otsailaren 28an hasi, eta 2025eko martxoaren 10ean amaituko da. Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin ahal izango dira (www.ebizkaia.eus)
Gaur, Gobernu Kontseiluak egin duen bileran, Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri du onetsi duela Ertibil-Bizkaia ikus-arteen erakusketa ibiltarian parte hartzen duten obren hautaketa egiteko eta sariak emateko 2025eko ekitaldirako deialdia.
Deialdiaren helburu nagusia da artista hasi berrien ekimen sortzaileak babestea karreraren lehen etapan, aukera emanez lanak erakusgai jartzeko, beste artista gazte batzuekin loturak ezartzeko eta ibilbide profesionalaren garapenean aurrera egiteko.