2023-2024 biurtekoan Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren bilduman sartutako artelanak

  • 2023-2024 biurtekoan Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren bilduman sartutako artelanak
    María Franciska Dapena. "Despedida en la cárcel" (d.g.)

  • Museoaren programazioaren parte izan diren 15 artistaren 34 lan erosi ditu Artium Fundazioak bi urte hauetan
  • Paritatea kontuan hartu da lanak eskuratzean
  • Fundazioak 20 artistaren beste 31 piezatik gora jaso ditu dohaintzan
  • Azkenaldiko eskuratzeen sorta hautatu bat ikusgai egongo da Artium Museoko A1 aretoan apirilaren 27ra arte

2024 biurtekoan zehar, Artium Fundazioak eskuratuak batzuk eta artista eta bildumagile pribatuek dohaintzan emandakoak beste batzuk. Zehazki, museoaren erakusketa-egitarauaren parte izandako 15 artistaren 34 pieza eskuratu ditu Fundazioak. Zerrenda horretan, margolanak, eskulturak, instalazioak, argazkiak eta bideoak ageri dira, beste formatu batzuez gainera. Erosketak paritatearen irizpidea aintzat harturik egin dira. Carolina Caycedo, Alejandro Cesarco, Rafael Lafuente, Rosalind Nashashibi, Julia Spínola eta Isidoro Valcárcel Medina artistak dira obren egileetako batzuk.

Bestalde, museoaren Fundazioari 20 artistaren 31 obra dohaintzan eman dizkiote partikularrek. Artista hauenak, besteak beste: Txaro Arrazola, June Crespo, Alejandro Garmendia, Agustín Ibarrola, Jesus Mari Lazkano, Nerea Lekuona edo Juan Luis Moraza. Horiei gehitu behar zaie Oscar Tuazon estatubatuar artista, haren garrantzizko obra bat jaso baitu, berriki, gordailuz.

Gainera, beste 55 obra sartu dira museoaren bilduman, Eusko Jaurlaritzak sustatzen eta Artium Museoak, Tabakalera KGNZk eta Bilboko Arte Ederren Museoak lankidetzan koordinatzen duten Bilduma Partekatua programaren bidez. Hala, Bilduma Partekatua kontuan hartuta, 120 artelan berri sartu dira 2023an eta 2024an, guztira.

Jarraitu irakurtzen


  • Urtea2025
  • Gaia Museoak, Ondarea