Tokiko sorkuntza eszenikorako koprodukzioaren 2025eko deialdia

  • Tokiko sorkuntza eszenikorako koprodukzioaren 2025eko deialdia

  • 2025ko koprodukzioa arte eszenikoen tokiko taldeen sorkuntza artistikoa sustatu eta zabaltzeko

Gasteizko Udalak, Kultura eta Hezkuntza Sailaren bitartez, "KOPRODUKZIOA 2025" programaren barruan tokiko sortzaileentzako proposamen eszenikoak hautatzeko lehiaketa deitu du, Udal Antzoki Sarearen programazioaren barruan.

Deialdi honen xedea da Gasteizko Udalak, Udal Antzokien Sarearen bidez, arte eszenikoen tokiko konpainiekin batera bi eta hiru proposamen artean hautatzea, sorkuntza eszenikoari, lengoaia artistikoen trukeari eta sorkuntza garaikideari laguntzeko esparru egonkor bat ahalbidetzeko, proposamen argitaragabeen bidez, 2024an eta 2025ko lehen seihilekoan erakusteko, Udal Antzokien Sarearen programazioaren barruan.

Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 28an hasi eta apirilaren 25ean amaituko da eta deialdi honetarako aurrekontua 30.000 eurokoa da, BEZa barne. Zenbateko horretan sartzen dira kontzeptu guztiak, ordainsariak eta hautatutako proiektuen produkzio-gastuak.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Otsailak 28(e)tik 2025(e)ko Apirilak 25(e)ra
  • EntitateaKultura eta Hezkuntza Saila
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaArte eszenikoak, Bestelakoak
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.