Aukera 2025 - Emakumeek sortutako film laburren proiektuentzako mentoretza programa

  • Aukera 2025 - Emakumeek sortutako film laburren proiektuentzako mentoretza programa

AUKERA mentoretza programaren 2025ko edizioan parte hartzeko deaildia zabalik dago martxoaren 3tik apririlaren 4ra arte (12:00 PM).

Zer da AUKERA? 

Euskal emakumeei zuzendutako film laburrak garatzeko mentoretza programa da.

Nori zuzendua?

  • Zinemagintza edo ikus-entzunezko ikasketak egin dituzten edo egiten ari diren 18 urtetik gorako emakumeei zuzendua.
  • Gutxienez bi eta gehinez hiru emakumezkoz osatutako taldeetan aurkezteko.
  • Parte hartzaileek gehienez estreinatutako bi film labur izan ahal dituzte.
  • Film labur bat egiteko proiektua izan behar dute gidoiaren idazketa fasean.
  • Euskarazko zein gaztelaniazko proiektuak.

Zer eskaintzen da?

Programan zehar parte hartzaileek euren proiektuak garatuko dituzte emakume profesional erreferenteen mentoretzarekin:

  • Gidoigintza, Zuzendaritza eta Ekoizpen mentoretza trinkoak.
  • "Zinema ikuspegi feministatik" lantegia; dossierren garapena ikastaroa; eta pitchingerako prestaketa ikastaroa.
  • Programa amaitzean dossier garatu bat aurkeztu eta ZINEBI jaialdiaren Industria sailean proiektuen pitchinga egingo dute.

Datak

Mentoretza bakoitza asteburu intentsibo batean egingo da (ostiral arratsaldean, larunbatean egun osoan eta igandean egun osoan).

Mentoretza-saioen datak eta tokiak:

  • Gidoi mentoretza (maiatzak 29, 30 eta 31, Donostian).
  • Zuzendaritza mentoretza (ekainak 27, 28 eta 29, Bilbon).
  • Ekoizpen mentoretza (irailak 5,6 eta 7, Gasteizen).

Ikastaroak ostiral arratsaldean edo larunbat goizean egingo dira (datak zehazteke):

  • "Zinema ikuspegi feministatik" (urria).
  • Dossier ikastaroa (urria).
  • Pitching ikastaroa (azaroa).

Sariak

  • 3 x 3.000€.
  • Zineuskadi nazioartekotze saria.
  • El Santo&KO saria. 4.000€-ko balioa duten postprodukzio zerbitzuak. 

Zenbat proiektuk hartzen dute parte?

  • Sei proiektu hautatuko dira programan garatzeko.

hemen.eus

Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Martxoak 3(e)tik 2025(e)ko Apirilak 4(e)ra
  • Entitatea(H)emen
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • LekuaHainbat
  • IraupenaMentoretzak maiatzean, ekainean eta irailean egingo dira; ikastaroak, urrian eta azaroan
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza, Prestakuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.