Azkena Rock Festival jaialdiaren kartel osoa eta egunez eguneko egitaraua prest daude

  • Azkena Rock Festival jaialdiaren kartel osoa eta egunez eguneko egitaraua prest daude
    Dinosaur Jr taldeak "Without a Sound" diskoa joko du osorik

  • Dinosaur Jr, The Damned, Bobbie Dazzle, Cherie Currie, The Pill eta Eh, Mertxe! igoko dira Mendizabalako agertokietara
  • Kitty, Daisy & Lewis eta Laurie Wright, luxuzko artistak Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuetan
  • Segidako bigarren urtez, bueltan da Txiki ARF, etxeko txikienek ere rock musikarekin disfruta dezaten
  • Ekainaren 19an, 20an eta 21ean Mendizabalan, Gasteizen. Eguneko sarrerak gaurtik aurrera egongo dira salgai, prezio berezian, 48 orduz

Azkena Rock Festival jaialdiaren behin betiko kartela osatuta dago jada, eta egunez eguneko programazioa aurkeztu dute, honako artista hauek nabarmenduta: John Fogerty mitikoa, bere errepertorioko klasiko guztiekin eta data bakarrean Estatuan; Manic Street Preachers, hauek ere kontzertu esklusiboan; The Flaming Lips, Yoshimi Battles the Pink Robots interpretatzen; Lucinda Williams ikonikoa; The Hellacopters  30. urteurrena ospatzen, eta gaurko berrikuntza: Dinosaur Jr, Without a Sound interpretatzen. Gainera, 2024ko edizioan harrera ona izan zuenez, aurten ere izango da familientzako gunea Azkenan, Txiki ARF, eta Andre Maria Zuriaren plazan arituko diren artisten izenak ezagutarazi dira. Hori guztia zuzen-zuzenean bizi ahal izateko Azkena Rock Festival jaialdiaren 23. edizioan, ekainaren 19an, 20an eta 21ean, Gasteizko Mendizabalan.

Jarraitu irakurtzen

 


  • DataMartxoak 12
  • Gaia Musika