Bilboko Udalak larunbat honetan (martxoak 15) irekiko du Blas de Otero - Ángela Figuera Poesia Sariaren 18. edizioaren deialdia

  • Bilboko Udalak larunbat honetan (martxoak 15) irekiko du Blas de Otero - Ángela Figuera Poesia Sariaren 18. edizioaren deialdia

  • Originalak jasotzeko epea maiatzaren 30era arte egongo da zabalik
  • Edozein nazionalitate edo bizilekutako adin nagusiko pertsonek parte har dezakete
  • Saria 5.500 eurokoa da, bai euskara modalitaterako, bai gaztelania modalitaterako.

Bilboko Udalak eta Blas de Otero Fundazioak Blas de Otero eta Angela Figuera poeta bilbotarrak omentzen dituen Poesia Sariaren edizio berri baterako deialdia egin dute. Originalak jasotzeko epea datorren larunbatean, martxoak 15, hasi eta maiatzaren 30ean amaituko da. Lehiaketan parte hartu nahi duten egileek euskaraz eta gaztelaniaz bidali ahal izango dituzte poema-liburuak eta bakoitzak 5.500 euroko saria jasoko du, argitalpenaz gain.

Obrak helbide hauetara bidali beharko dira:

PDF formatuan aurkeztu beharko dira eta gutxienez 500 bertso eta gehienez 1.000 izango dira. Gainera, gaia, errima eta obren neurria libreak dira.

Blas de Otero – Ángela Figuera Poesia Sarian parte har dezakete 18 urtetik gorako edozein herritartasun edo bizilekutako egileek. Aurkezten diren poema-liburuek lan originalak eta argitaragabeak izan behar dute nahitaez, aurretik saririk jaso ez dutenak. Ez dira jatorrizkotzat hartuko aukeratutako modalitateaz bestelako hizkuntzetatik itzulitako lanak.

Aurreko edizioan 1.000 lan baino gehiago jaso ziren. Gaztelaniazko modalitateko irabazlea David López Sandoval kordobarra izan zen, "Arte Menor" lanagatik. Euskaraz, Iban Garro Alzurik irabazi zuen saria, "Euri Beroak" lanagatik.

Sari honen deialdia Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoak biltzen duen sorkuntza literarioa bultzatzeko ildo estrategikoaren barruan kokatzen da.


  • DataMartxoak 12
  • Gaia Literatura