Pello Gutierrezen "Erreplika" maiatzaren 9an estreinatuko da zinema aretoetan

  • Pello Gutierrezen

  • Zazpi T'erdik ekoitzitako film luzeak Tesalonikako 27. Zinema Dokumentalaren Jaialdian parte hartuko du aste honetan

Pello Gutierrezen ERREPLIKA film luze dokumentala zinema aretoetan estreinatuko da maiatzaren 9an, Atera Filmsen banaketarekin, aste honetan Tesalonicako Zinemaldi Dokumentalaren 27. edizioan parte hartu ondoren, 'Film Forward Competition' sailaren barruan.

ERREPLIKAk Euskal Zinemaren Irizar Sariaren Epaimahaiaren Aipamen Berezia lortu zuen Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan izan zuen mundu mailako estreinaldia, eta ZINEBI - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiaren 66. edizioan ere parte hartu du, Beautiful Docs - Munduko Dokumentalen Panorama sailean.

Iñaki Sagastume, David Aguilar Iñigo eta Pello Gutiérrezek idatzia eta Pello Gutiérrez berak zuzendua, ERREPLIKA euskarazko 74 minutuko dokumental bat da. Argazki zuzendaria David Aguilar Iñigo da eta Arte zuzendaria Arrate Rodríguez. Soinu burua Maitane Carballo izan da, Iosu Gonzalez soinu diseinu lanetan ibili da eta Maider Blázquez Gonzalezek nahasketak egin ditu. Maite Larburuk soinu banda konposatu du. Pello Gutiérrez eta David Aguilar Iñigok jardun dira filmaren montajean. Iñaki Sagastume ekoizlea da eta Kany Peñalba ekoizle elkartua.

ZINEBI Networking EITB saria irabazi zuen proiektuak (Bilboko dokumentalen eta film laburren jaialdia) eta Bartzelonako L'Alternativa zinemaldiko Cinema Pendent sailean parte hartu zuen (GAC-eko Pitching Forumean). Hala nola, Sustraiak laborategi eta erresidentzia artistikoan parte hartu zuen, Katixa Agirre eta Harkaitz Canoren gidaritzapean. María Zamorak eskeinitako Nazioarteko Koprodukzio tailerrean parte hartu zuen, (Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi), Alvaro Vegak eskeinitako pitching tailerrean baita ere (Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi), eta baita Bilibin Circularrek eskeinitako Green Film ikastaroan ere (IBAIA eta Basque Green Filmek antolatua). ERREPLIKAk EITBren partaidetza dauka eta Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ere bai.

Pello Gutiérrez zuzendariaren hitzetan: "Dokumental hau irudien bidez sortu da, baina ahotsaren bidez garatu da. Nire ahotsak gidatzen du filma, eta protagonisten ahotsek ematen diote jarraipena: iraganeko gertaerak gogoratzen dituzte, desagerpenari buruz idatzi diren dokumentu, arrasto eta testuak irakurriz. Pertsonaletik kolektibora, ikerketa honek herri honen oroimena arakatu nahi du, irudi ezaren bidez. Eta, aldi berean, galdu berri dugun ahaidearen galeraren aurrean, irudiari eta memoriari buruzko hausnarketa planteatzen du".

Sinopsia

1979an Zikuñagako Ama Birjina desagertu egin zen eta Hernaniko biztanleek irudi ikoniko bat galdu zuten. Zulo bat horma-hobian. Hutsune kolektibo bat. Hau hutsuneei buruzko film bat da. Nire aita, Juanmi Gutiérrez zinegilea, duela urte batzuk hil zen. Orain, denbora tarte bat pasa denean, bere filmetara itzuli naiz memoria pertsonaleko ariketan. Irudien bitartez egiten dut memoria. Edo hobeto esanda, irudi ezaren bitartez. Irudi baten ausentzia bere presentzia bezain indartsua izan al daiteke? Eta hala bada, zer egin hutsune horrekin?

Pello Gutierrez Peñalba, Erreplika dokumentalaren zuzendaria: «Ausazko aurkikuntza txiki askok eman zidaten filma sortzeko ideia, guztiak hutsuneekin zerikusia zutenak» (Kulturklik Berezia)


  • DataMartxoak 12
  • Gaia Ikus-entzunezkoa