XXXI. dFERIAk marka guztiak hautsi ditu

  • XXXI. dFERIAk marka guztiak hautsi ditu
    Kartela: Iñigo Burgui

2025eko dFERIAk marka historikoa ezarri du bere adierazle nagusietan: bertaratutako publikoa, akreditatutako pertsonak eta konpainia parte-hartzaileak. Gainera, nota altuarekin pasa du nazioartekotze helburua, azken urteotan Europari begira egindako apustua, Suitza, Alemania eta Austria herrialde gonbidatu izan dituena.

Bestalde, garrantzitsua da nabarmentzea maila artistiko handia eta dFERIA berriz ere estatuko eta nazioarteko erreferentetzat jartzen duten proposamenen aniztasuna.

dFERIAk sentsazio bikainekin itxi du XXXI. jaialida. 17.749 parte-hartzaile izan dira antolatutako jarduera guztietan: 10.482 ikuskizunetan, batez beste % 85eko okupazio-mailarekin, eta 7.267 dFERIAko jarduera profesional eta ekitaldietan.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMartxoak 21
  • Gaia Arte eszenikoak