Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren bitartez, GABRIEL CELAYA NAZIOARTEKO VII. POESIA SARIA antolatu du.
PARTE HARTZAILEAK
Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, edozein toki eta nazionalitatetakoek, lan bakarrarekin.
Ezingo dute parte hartu sari honen aurreko edizioren bat irabazi dutenek.
OBREN BETEBEHARRAK
Gai, errima eta neurri libreko lanek gutxienez bostehun (500) lerro izan beharko dituzte.
Lanak gaztelaniaz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira. Aldizkarietan, antologietan edo Interneten partzialki argitaratu diren poema bildumak onartuko dira, baldin eta horien ehuneko hamarra (% 10) baino gutxiago atera bada argitara.
Lanak ezin izango dira saritu edozein motatako edo tokitako beste literatura lehiaketa batean, eta baldintza horri eutsi beharko zaio epaia eman arte. Lehiaketan parte hartzen duten pertsonek erakundeari jakinarazi beharko diote lehiaketa honetara aurkeztu ondoren eta lehiaketaren ebazpena argitara eman baino lehen horren inguruan gertatzen den edozein aldaketa.
Ez dira onartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.
FA-KG-2025-0269 Foru Agindua, 2025eko maiatzaren 5ekoa, «Gabriel Celaya Nazioarteko VII. Poesia Saria 2025» deialdia onesten zuen 2025eko martxoaren 21eko FA-KG-2025-0205 Foru Aginduko eranskinean antzemandako akatsa zuzentzeko.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.