Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa 2025: izen-ematea

  • Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroa 2025: izen-ematea

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XXI. edizioa 2025eko irailaren 22an, 23an eta 24an egingo da, Donostia Zinemaldiaren 73. edizioaren esparruan.

Ekimena EPE-IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak antolatzen du, Donostia Zinemaldiaren lankidetzan.

Hautatutako proiektuek commissioning editors panelean aurkezteko aukera izango dute, bai eta dokumentalarekin lotutako balizko finantzatzaile eta ikus-entzunezko eta zinemagintza arloetako adituekin elkartzeko eta banakako bilerak egiteko ere. Halaber, besteak beste, pitch onenaren saria eskuratu ahal izango dute, 5.000 eurokoa.

Ekainaren 27ra arte proiektuak inskribatzeko aukera izango dute parte hartu nahi duten ekoiztetxeek, foroaren webgunearen bitartez. Uztailean emango da hautatuen berri.

http://www.lauhaizetara.eu/ webgunean aurki daiteke deialdiari eta inskripzio-prozesuari buruzko informazio guztia.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Apirilak 7(e)tik 2025(e)ko Ekainak 27(e)ra
  • EntitateaEPE-IBAIA
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaIkus-entzunezkoa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.