Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa, La Cité internationale de la Bande Dessinée et de L'image d'Angoulême eta Quebec-eko Maison de la Litquek Komikiaren Nazioarteko Egonaldiaren seigarren edizioa ireki dute. Erakunde bakoitzak komikigile bat aukeratuko du Angoulême, Bilbo eta Quebecen egingo den proiektu honetan parte hartzeko.
2026ko maiatzaren 24ra arte irekitako deialdi honen bidez, egonaldi gurutzatuen nazioarteko programa honek hiru pertsona hautatuko ditu – bat Espainian bizi dena, beste bat Frantzian eta beste bat Kanadan – 2027ko urtarrilaren amaieratik apirilaren amaierara bitartean sormen-proiektu bat garatzeko. Artista bakoitzak ondoz ondoko egonaldia izango du hiru hirietan: Angoulême, Bilbo eta Quebec.
Egonaldiaren baitan, artista bakoitzak bere sorkuntza proiektua landuko du eta entitate bakoitzak, halaber, harrera programa bat antolatuko du, lantegiak, bilerak, elkarrizketak edo bestelako jarduerak barne. Horrez gain, lan partekaturako tailer bat izango dute hiri bakoitzean eta, bidaia eta ostatuarekin batera, 4.500 euroko diru dotazioa jasoko dute egonaldien iraupena estaltzeko.
Hautagaiek Maison des auteurs zentrora, Azkuna Zentrora edo Maison de la litere zentrora bidali behar dute eskabidea, bizi diren herrialdearen arabera. Azken hautaketa hiru erakundeek egingo dute, eta hiru irabazleak batera aukeratuko dituzte.
Hiru helmuga dituen egonaldi bat
Komikiaren Nazioarteko Egonaldiak herrialde desberdinetako pertsonen arteko topaketa ahalbidetzen du, eleberri grafikoaren funtsezko ingurune profesionaletan, egoiliarrak beste diziplinagaraikide artistiko batzuetako artistekin konektatuz. Formatu horrek aukera ematen die sortzaileei elkar aberasteko parte hartzen duten hirietako kultura-inguruneak esploratzen. Bestalde, esperientziak eta ideiak trukatuz, haien sormena hauspotzen da eragin gurutzatuekin eta ikuspegi artistiko ugarirekin.
Bilbon, egonaldia BilbaoArteren lankidetzarekin garatzen da. Egonaldia otsailetik martxora bitartean egiten da, eta Gutun Zuria Letren Nazioarteko Jaialdiarekin bat egiten du. Jaialdi honek sorkuntza literarioa lantzen du, gainerako praktika artistikoekin lotuta. Gainera, Azkuna Zentroak bere prozesu sortzaileen erakusketa bat antolatzen du egiten ari diren lana ikusarazteko eta beren esperientzia publikoarekin partekatzeko. Gaur egun, Mediateka Galerian, Loreak, trenak eta monstruoak erakusketan, Carmen B. Mikelarena, Louka Butzbach eta Mireille St-Pierre artisten sormen prozesua ikus daiteke.
Orain arte, egonaldi honetan Higinia Garay, Marine Des Mazery y Jimmy Beaulieu (2022); Andrea Ganuza, Charlotte Gosselin y Clara Chotil (2023); Fran Mengual, Lisa Blumen y Pascale Sévigny-Vallières (2024); Marta Cartu, Pauline Lecerf y Cole Degenstein (2025) eta Carmen B. Mikelarena,?Louka Butzbach?y?Mireille St-Pierre (2026) artistek hartu dute parte.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.