Aukeratu dituzte Kimuak 2025 katalogoa osatuko duten film laburrak

  • Aukeratu dituzte Kimuak 2025 katalogoa osatuko duten film laburrak
    "Las manchas del jaguar"
  • Aukeratu dituzte Kimuak 2025 katalogoa osatuko duten film laburrak
    "Sueńos de viernes"
  • Aukeratu dituzte Kimuak 2025 katalogoa osatuko duten film laburrak
    "Habana industrial"
  • Aukeratu dituzte Kimuak 2025 katalogoa osatuko duten film laburrak
    "Ultramarino"
  • Aukeratu dituzte Kimuak 2025 katalogoa osatuko duten film laburrak
    "El regalo"
  • Aukeratu dituzte Kimuak 2025 katalogoa osatuko duten film laburrak
    "Erreka zoko hortan"

KIMUAK programaren 28. edizioaren deialdira aurkeztutako 41 proposamenak aztertu eta gero, zazpi film labur hautatu ditu epaimahaiak 2025 urteko katalogoa osatzeko: Dicen que tu padre (Aitor Abio), El regalo (Lara Izagirre), Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz), Habana industrial (Ainhoa Ordoñez Yraolagoitia), La mancha del jaguar (Ricardo del Conde), Ultramarino (Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti) eta Sueños de viernes (Harrotu Ileak kolektiboa).

Etxepare Euskal Institutuaren eta Zineuskadiren bitartez egituratzen den programak euskal film laburren sustapena eta zabalkundea du xede. Urtero bezala, euskal film laburren hautaketa hau nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko dira gaurtik aurrera.

Nazioarteko hiru profesionalek osatu dute aurtengo balorazio eta hautaketa batzordea. Aitor Oñederra, Animadeba, Debako Animazio Zinemaren Nazioarteko Jaialdiaren fundatzailea eta zuzendaria, irakaslea da EHUko Arte Ederren Fakultatean eta arte eszeniko, zinematografiko eta musikaletarako animazioen sortzailea. Ikus-entzunezko hainbat lan zuzendu ditu, horien artean I Said I Would Never Talk About Politics (2015) eta Ur azpian lore (2021) film laburrak, Kimuak katalogoan aukeratuak. Alejandra Trelles, Uruguaiko Zinematekako zuzendari artistikoa eta Uruguaiko Nazioarteko Zinemaldiko zuzendaria da. Itzultzailea eta irakaslea, kultur kazetari eta zinema kritikari gisa kolaboratzen du Uruguaiko Brecha astekarian eta La Diaria egunkarian. Bere herrialdeko Irrati Nazionaleko Serendipia saioan zutabegilea da eta irrati eta telebistako hainbat kultur saiotan kolaboratzen du. Galiziako Cineuropa Nazioarteko Jaialdiko (Santiago de Compostela) eta Festival de Cine a Pedal (Nigrán) ekitaldietako programatzailea da. Azkenik, María Juárez Directed by Women Spain jaialdiko zuzendaria da. Kultur kudeatzailea, programatzailea eta zinema jaialdietako eta ekitaldi artistikoetako produkzio-koordinatzailea da ere eta Iberseries & Platino Industria, Alcine–Alcalá de Henareseko Zinema Jaialdia, Emergente! CineLab, MAFIZ – Malagako Zinemaldia, Torino Film Lab eta Rizoma Festival ekimenetan lana egin du. Egun DocumentaMadrid, Nazioarteko Zinema Dokumentalaren Jaialdiko logistika arduraduna da, eta Matriz, Madrilgo Zinema Jaialdien Sareko zuzendaritza batzordeko kidea.

KIMUAK 2025 katalogoak fikzioa, dokumentalaren forma desberdinak eta esperimentala jasotzen ditu. Filmetako bi euskara hutsean eginak daude, beste bat euskaraz, gaztelaniaz eta marokoar darijaz, eta lauk gaztelania dute hizkuntza nagusi. Zazpi film laburretatik hiru emakumeek zuzendu dituzte eta beste bat talde misto batek egin du. Aukeratutako izenburuetako bi egileen lehen edo bigarren lanak dira.

Hautatutako zazpi film laburren inguruko xehetasunak


  • DataMaiatzak 6
  • Gaia Ikus-entzunezkoa