Rockein! 2025: izen-ematea

  • Rockein! 2025: izen-ematea

Basauriko Udalak Rockein musika lehiaketa antolatu du hamahirugarren urtez jarraian, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako talde eta bakarlariei zuzenduta.

Izena emateko epea gaur hasi eta ekainaren 26ra arte egongo da zabalik. Jasotako proposamen guztien artean, sektoreko profesionalek osatutako epaimahai batek sei finalista aukeratuko ditu, eta Basauriko Social Antzokian arituko dira azaroaren 1ean, larunbatez. Gau horretan bertan erabakiko eta jakinaraziko du epaimahaiak zeintzuk izango diren 2025eko edizioko artista irabazleak.

Hamahirugarren edizio honek berrikuntza bat dakar. Bizkaiko Foru Aldundia, Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren bitartez, lehiaketaren erakunde laguntzaile izatera bueltatu da. Ondorioz, Bizkaia Saria sortu da, Bizkaiko artistarik onenak Bilboko El Tigre estudioetan EP profesional bat grabatzea eta 2026ko MAZ Basauri festibalean aritzea ekarriko duena. Gainerako sariak ez dira aldatzen 2024ko edizioarekiko.

Rockeinek 2013an ekin zion bere ibilbideari, talentu musikal berria detektatzeko eta sustatzeko Basaurin antolatutako aurreko beste lehiaketa batzuen lekukoa hartuz. Aurreko egitasmoetako sariei hilabete batzuetako laguntza profesionala gehitu zien, artistei amateurismotik sektore profesionalerako jauzia esploratzea errazteko. Urteen poderioz, Rockeinen sariak hobetzen joan dira, eta lehiaketak MAZ Basauri musika-zikloarekin duen lotura finkatu da, biak ere Basauriko Udalak sustatuak.

Parte hartzeko baldintzak

  • Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) edo Nafarroan jaiotako edo bertan bizi den taldekide bat izatea, gutxienez.

  • Hego Uribeko artistarik onenaren saria eskuratu ahal izateko: Basaurin, Arrigorriagan, Etxebarrin, Galdakaon, Ugao-Miraballesen, Usansolon edo Zaratamon erroldatutako taldekide bat izatea, gutxienez.

  • Bizkaia saria eskuratu ahal izateko: Bizkaian erroldatutako taldekide bat izatea, gutxienez.

  • Eskarabilera saria eskuratu ahal izateko: taldeko kideen %50a gutxienez emakumeak
    izatea.
  • Taldekideak 16 urtetik gorakoak izatea.

  • Izena emateko unean ez izatea disko bat baino gehiago argitaratuta, kontratu diskografiko bati lotuta dagoen edo ez kontuan hartu gabe.

  • Abestiak originalak izatea.

  • Musika-estilo guztiak onartzen dira.

  • Aurretik Rockeinen izena emandako talde guztiek edizio berri honetan parte hartzeko aukera dute, baldin eta aurrez aipatutako baldintzak betetzen badituzte. Dagoeneko irabazle izan diren taldeek ez dute sarituak izan ziren kategoria berean errepikatzeko aukerarik izango.

Sariak

Kategoria nagusiko artistarik onena

  • EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan

  • Bideoklip profesional bat grabatzea

  • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Hego Uribeko artistarik onena

  • Bideoklip profesional bat grabatzea

  • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Bizkaia saria

  • EP profesional bat (gutxienez bost abesti) grabatzea Bilboko El Tigre estudioetan

  • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Euskarazko artistarik onena

  • Kontzertua MAZ Basauri festibalean

Eskarabilera saria

  • Kontzertua MAZ Basauri festibalean 

Oinarriak (PDF - 595 KB)

Izena emateko orria (PDF - 613 KB)


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Maiatzak 6(e)tik 2025(e)ko Ekainak 26(e)ra
  • EntitateaBasauriko Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaMusika
  • JardueraSorkuntza, Erakusketa eta programazioa
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.