Zarauzko herria bertsolarien sehaska eta iturri izan da urte askotan. Hori dela eta, Zarauzko Udalak 1985etik Basarri Bertsopaper lehiaketa antolatzen du, urteetan zehar izan diren bertsolarien ahozko zein paperezko kultur emariari jarraipena emateko.
41. edizioa da aurtengoa, eta urte hauetan guztietan jorratutako helburu berak ditu ardatz: euskara eta bertsolaritza sustatzea, eta euskal sormenean eragitea.
Edonork parte har dezake lehiaketan, eta parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi lan aurkez ditzake. Sari bakarra egongo da 1.800 eurokoa, eta epaimahaikideak Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo eta Unai Muniain izango dira.
Lanak aurkezteko epea ekainaren 20an amaituko da, kultura@zarautz.eus helbidearen bidez. Sari banaketa uztailean izango da, bertso astearen baitan.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.