BBK-k eta Kultibak Landa Eremu Art proiektuaren hirugarren edizioa jarri dute abian Mungian. Proiektu honen helburua Bizkaiko landaguneen berrikuntza eta eraldaketa soziala sustatzea da, interbentzio artistiko eta kolaboratiboen bidez. Kultura garaikideari balioa emateko, eraldaketa eta kohesio sozialerako funtsezko pieza gisa.
Deialdi honen bidez, 6.000€rekin lagunduta, Landa Eremu Art sortze-prozesua gauzatuko duen pertsona hautatzen da.
Eskabideak 2025eko ekainaren 15eko 00:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.