Azkuna Zentroak arte eszenikoetako profesionalak bilduko ditu Bilbon, "Peripheries of Performing Arts & New Technologies" naziorteko sinposioan

  • Azkuna Zentroak arte eszenikoetako profesionalak bilduko ditu Bilbon,

  • Topaketa ACuTe-n kokatzen da, teknologia berrien bidez arte eszenikoen ekoizpenean berrikuntza lantzeko Europako proiektuaren esparruan
  • Azkuna Zentroa Europako partzuergo horren parte den estatuko zentro bakarra da. Partzuergo horrek 14 antzoki, kultura-zentro, unibertsitate eta arte-erakunde ditu, eta arteak zuzenean esperimentatzeko modu berriak ikertzen dituzte
  • Sorkuntza eszeniko garaikidean sortzen ari diren teknologiei buruzko sinposioko hitzaldiak maiatzaren 13tik 15era izango dira
  • Programak publikoari irekitako ekoizpen eszenikoen eta instalazio artistiko esperimentalen emanaldiak barne hartzen ditu
  • Nazioarteko sinposioaren baitan, Azkuna Zentroak L?TICE aurkeztuko du, proiektu honen esparruan ekoiztutako eta Ziomara Hormaetxe euskal koreografoak zuzendutako dantza esperimentaleko pieza

Maiatzaren 13tik 15era bitartean Azkuna Zentroa - Alhondiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Peripheries of Performing Arts & New Technologies sinposioa antolatu du ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology, teknologien bidez arte eszenikoen ekoizpenean berrikuntza lantzeko Europako proiektuaren esparruan.

Azkuna Zentroa Europako partzuergo horretako kide den estatuko zentro bakarra da. Partzuergo horretan 14 antzoki, kultura-zentro, unibertsitate eta arte eszenikoen erreferentziazko erakunde daude, hala nola Ars Electronica edo European Theatre Convention, Europako antzerki publikoen erakunde handiena. Europako hamar herrialdetatik etorrita, 2022az geroztik, forma berriak ikertzen eta testatzen dituzte, agertokian istorioak kontatzeko eta ekoizteko moduan teknologia digitalak txertatzeko, entzuleek eragin-truke desberdina izan dezaten.

Ordutik, hainbat egoitza egin dituzte Azkuna Zentroan, eta zentroak pieza eszeniko berriak ekoizten ari dira, eta horiekin “proba kulturalen banku” bat sortzen ari dira, prototipo ukigarri eta berritzaileekin, dramaturgiaren, diseinu eszenikoaren eta publikoaren parte-hartzearen esparruan.

Teknologiak ikusle berriengana iristeko kezkak eta aukerak sortzen dituen une honetan, proiektu honek arte eszenikoen eta gizartearen arteko lotura indartzeko eta antzerki-erakundeetako trebakuntza profesionala indartzeko bideak bilatzen ditu.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 9
  • Gaia Arte eszenikoak, Bestelakoak