Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak "Bilboko Korala Gertutik" zikloaren bederatzigarren edizioa aurkeztu dute

  • Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak

  • Guztira, doako sei kontzertu eskaiko dira hiriko hainbat gunetan maiatza eta ekaina bitartean
  • Bilboko Koral Elkarteko hainbat korutako eta instrumentu-taldetako 300 interpretek baino gehiagok batera jardungo dute agertokian edizio honetan

Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Elkarteak "Bilboko Korala Gertutik" zikloaren bederatzigarren edizioa dakarte, non maiatzean eta ekainean doako sei kontzertu eskainiko diren hiriko hainbat gunetan. Ekimen honen bidez, bertako kultura eta talentu koral eta instrumentala barruti guztietara eraman nahi da, herritar orok esperientzia artistiko batez gozatzeko aukera izan dezan.

Bilboko Koral Elkarteko hainbat korutako eta instrumentu-taldetako 300 interpretek baino gehiagok batera jardungo dute agertokian edizio honetan; hala, Bilboko erakundeak bereizgarri dituen musika-aberastasuna eta konpromiso artistiko eta hezitzailea erakutsiko dute.

Zikloa maiatzaren 10ean hasiko da, 17:30ean, Erruki Etxe Santu eta Errealean, Bilboko Koral Elkarteko haurren koruek, musika-hastapeneko tailerrek eta prestakuntza-koruek eskainiko duten kontzertuarekin.

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 9
  • Gaia Musika