Teemu Nikkiren "Death is a problem for the living" filmak irabazi du FANT 2025 Zinemaldi Fantastikoaren sail ofizialeko film luze onenaren epaimahaiaren saria

  • Teemu Nikkiren

  • Sail Ofizialeko Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria Adrian Cacciolaren Game over filmari eman zaio, eta Euskal Film Labur Onenaren saria, berriz, Igor Salutregi Gabiolaren Presencia filmari
  • Panorama sailean, Film Luze Onenaren Saria Miguel Azurmendiren Keratyna filmarentzat izan da, eta Film Labur Onenarena Tereza Kovandovaren Humanity lanarentzat
  • Zinemaldiko ikusleek Chito S. Roñoren Espantaho aukeratu dute Sail Ofizialeko Film Luze Onenarentzako Publikoaren Sari gisa, eta Film Labur Onenarentzako Publikoaren Saria Daniel Alegreteren Una carroña
  • Palmares nagusia bihar, larunbata, proiektatuko da BBK Aretoan: 17:00etan Fantasiazko Panorama Saileko film irabazleak, eta 19:30ean Sail Ofizialekoak

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT – 30. Zinemaldi Fantastikoaren Epaimahaiak, Sail Ofizialean Diana Rojo, Justo Ezenarro eta Soy Una Pringada pertsonek osatutakoak, 31. edizio honetako Film Luze Onenaren Saria Teemu Nikkiren Death is a problem for the living filmari eman dio, "pelikulako gaiztoekin enpatizatzea gaizki ez dagoela ikusarazteagatik eta hainbeste deseroso sentitzeagatik, barre egitea besterik ez zaigula geratzen”, epaimahaiaren esanetan.

Film laburrei dagokienez, Sail Ofizialeko Film Labur Onenaren Saria Adrian Cacciolaren Game over filmarentzat izan da, "eguneroko edozein errutinak gure hilketa-instintuak askatu ditzakeela erakusteagatik". Cacciolaren proiektuak, halaber, Sail Ofizialeko Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren Zilarrezko Méliès Saria irabaztea lortu du. Horrela, Game over -erakunde honetako parte diren beste zinemaldietan sari hori jasotzen duten beste hamaika film laburrekin batera- automatikoki hautatuta dago Meliés D 'Argent sarirako, genero fantastikoko film labur europarren Urrezko saria. 31. edizio honetan FANTeko Sail Ofizialeko epaimahaiak aurreko urteetan baino sari bat gehiago hautatu behar izan du lehen aldiz.

Gainera, Igor Salutregi Gabiolaren Presencia aukeratu dute Euskal Film Labur Onena. Kasu honetan, epaimahaiak nabarmendu du lanak "bitarteko handirik gabe erakusten duelako ideia on bat eta interpretazio natural bat besterik ez dela beharrezkoa istorio original bat lortzeko".

Jarraitu irakurtzen


  • DataMaiatzak 9
  • Gaia Ikus-entzunezkoa