Eszenabide 2025: konpainientzako deialdia

  • Eszenabide 2025: konpainientzako deialdia

Harrobiak Eszenabide programaren zazpigarren edizioko deialdia ireki du. Proiektua Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatzen dute. Arte eszenikoetako proiektuen erakusleiho honek zazpigarren aldiz egingo du aurten, eta helburua da antzerkia, dantza, zirkoa, performance-a, magia edo hizkuntza hibridoak lantzen dituzten eta sorkuntza fasean dauden proposamen berritzaileak hautatzea, publikoprofesional eta espezializatu baten aurrean kontrastatzeko aukera paregabea eskainiz.

Deialdia maiatzaren 21etik ekainaren 22ra egongo da zabalik, eta uztailean jakinaraziko da lau proiektu hautatuen izenak zein diren. Proiektu horiek erakusleiho profesional batean aurkeztuko dira 2025eko azaroaren 23an Harrobian. Deialdia Euskadin egoitza soziala duten konpainia profesionalentzat da. Proiektuek oraindik estreinatu gabe egon behar dute, eta ezingo dute 2026ko martxoaren 1a baino lehen estreinatu.

Hautatutako lau proposamenek 850€ euroko (+BEZa) laguntza ekonomikoa jasoko dute aurkezpena prestatzeko. Gainera, Harrobiako lantaldearen laguntza tekniko eta logistikoa, beren erakusketaren grabazio ikus-entzunezkoa, eta garrantzitsuena: beren lana publiko espezializatu baten aurrean erakusteko aukera izango dute, feedback profesional, erabilgarri eta eraikitzailea emango duen taldea. Ikus-entzule talde honek funtzio giltzarri bat beteko du: ideiak fintzen laguntzea, proposamen bakoitzaren potentziala atzematea eta lehen erreakzio kualifikatua ematea.

Aurreko edizioetan bezala, lau proposamen horien artean "Egoitza Proiektu" bat aukeratuko da ikuslegoaren boto bidez, eta konpainia horrek 2026an Harrobian bere lana garatzeko aukera izango du. Egoitza honek bi asteko erabilera eskainiko du (haietako bat teknikoa) eta 2.240 euroko ekarpena proiektuaren ekoizpenerako.

Deialdiaren oinarriak, eskakizunak eta izen-emate formularioa eskuragarri daude programaren webgune ofizialean: www.harrobia.org/eszenabide. Proposamenak online aurkeztu behar dira, epea amaitu baino lehen, eta honako dokumentazioa gehituta: proiektuaren dosierra, bi irudi, konpainiaren datuak eta proposamenaren egungo egoeraren eta etorkizuneko helburuen deskribapena.

Eszenabide ez da azoka bat, ezta lehiaketa bat ere. Radar bat da, entzute aktiborako gune bat, eta behaketa laborategi bat. Erakusteko eta ikusteko artea uztartzen dituen gailua da, eta sortzaileei aukera ematen die euren hizkuntza partekatzen dutenen begietan islatuak izateko. 2025 honetan gonbita argia da: utzi sormenaren abdukzioari bere lana egiten, eta utzi eszenan beste mundu posible batzuk deskubritzen.

Edizio berri honetan, erakusleihoak beste mundu batzuetara eramatea proposatzen du, eszenan esperimentatzeko, lurrekoaz deskonektatu eta funtsezkoarekin berriz konektatzeko. Zer esan nahi du oraindik gorputzik ez duen intuizio eszeniko batek harrapatua izateak? Eszenabidek gonbita egiten die konpainiei ezezaguna esploratzera, oraindik ikusi ez dena azaleratzera eta sormenaren "rapto" hori ikerketaren motor bihurtzera.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Maiatzak 21(e)tik 2025(e)ko Ekainak 22(e)ra
  • EntitateaHarrobia
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • LekuaBizkaia
  • Iraupena2 aste (2026an zehar)
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.