IRUDIKA egonaldiak 2026

  • IRUDIKA egonaldiak 2026

Irudika nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak egonaldi artistikoen bederatzigarren edizioaren epea ireki du, ilustrazioaren eta animazio grafikoaren esparruan sorkuntza sustatzeko helburuarekin.

Deialdiak pertsona bat hautatuko du kategoria bakoitzerako, eta egonaldi bat ahalbidetuko du Angoulême (Frantzia), Guadalajara (Mexiko), Zapopan (Mexiko) eta Bilboko (Espainia) sorkuntza-guneetan, martxoaren 7etik maiatzaren 24ra bitartean. Egonaldi artistikoari amaiera emateko erakusketa bat egingo da Gasteizen.

Deialdia 2025eko maiatzaren 23an hasi eta urriaren 1ean amaituko da.

Irudika egonaldiak bi kategoria desberdin ditu, ilustrazioa eta animazioa. Batetik, nazioarteko ilustrazio kategorian hautatutako pertsonak Irudikaren 2026. edizioko irudia sortuko du eta ilustrazio proiektu pertsonal bat garatuko du.

Bestetik, animazioko kategorian hautatutako pertsonak (deialdi nazionala), animazioko proiektu pertsonal bat eta 20 eta 60 segundo tarteko pieza bat garatuko du, Irudikako 2026ren promozio-bideo gisa erabiliko dena.

Hautatutako egoiliarrek 2.150 € gordineko zuzkidura ekonomikoa izango dute: 1.000 € egile-eskubide gisa, animazioa eta kartela lagatzeagatik. Beste 1000 € Euskadi-Angoulême bidaia-poltsa, mantenu eta material dieta gisa. Ilustratzaileek, gainera, La Maison des Auteurs, Irudika/F.Bilbaoarte eta Zapopaneko Egilearen Etxeak finantzatutako ostatuak izango dituzte. Euskal Irudigileak elkarteak 150 € emango ditu egoitzetako hasieran solasaldian parte hartzeagatik.

Irudika ekitaldia Euskal Irudigileak elkarteak (Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak) antolatzen du erakunde hauen babesarekin: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioa eta Artium Museoa. Halaber, Egonaldien programaren babesle dira Vital Fundazioa, (AC/E) Accio´n Cultural Espan~ola, Bilbaoarte eta La Maison des Auters d'Angoulême.

Informazio guztia eta oinarriak, hemen.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Maiatzak 23(e)tik 2025(e)ko Urriak 1(e)ra
  • EntitateaIrudika
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • LekuaHainbat
  • Iraupena2026ko martxoaren 3tik maiatzaren 22ra
  • SektoreaIkusizko arteak, Ikus-entzunezkoa
  • JardueraSorkuntza
  • Harremanaresidencias@irudika.eus
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.