Euskal Kultura sustatzeko eta hedatzeko irabazi-asmorik gabeko jarduera eta proiektuak 2025. urtean zehar euskararen eremu geografikotik kanpo burutzeko dirulaguntzak.
Xedea
Euskal Dantza eta Abesbatzen irabazi asmorik gabeko jarduerak 2025. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo burutzeko dirulaguntzak arautzen dituen deialdia argitaratzea.
Ebazpen honen babesean aurkeztuko diren jarduerak 2025ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira.
Aurrekontuko zuzkidura
30.000 €
EEIk diruz laguntzen dituen gastuak
Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria eta ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko ostatua. Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko. Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko.
Ezin izango da diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu BEZaren zenbateko kengarria, erakunde eskatzaileak zerga horren aitorpena egin beharra duenean.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.