"Poltsiko Antzerki Sorkuntza" 2025/2026: XVI. proiektu deialdia

Sorkuntza saria Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XVI. Sorkuntza Saria deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 26an abiatu eta irailaren 14an amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 2.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdian estreinatzeko konpromisoa hartuko dute (4 emanaldi bakoitzak). Gainera, proiektu irabazleak 3.000 euro jasoko ditu (gordinak eta zergak barne) Poltsiko Antzerki Jaialdian egin beharreko lau emanaldien truke. Finalistak 2.500 euro. Era berean, sormen-proiektuak gauzatzeko, kultur etxeek abenduan zehar espazioak utziko dituzte aukeratutako antzezlanak muntatzeko.

Donostia Kultura da antolatzailea, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz, eta formatu txikiko euskarazko antzerkia bultzatzea du helburu. Bestalde, kulturaren balio katearen (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena eta hedapena zein ikustaldia) ibilbide guztia jorratzea da bigarren helburua. Horretarako, koprodukzioa bultzatuko da.

2011n jarri zen martxan lehen aldiz modu esperimentalean deialdi hau, Euskal Kultur Erakundearekin izandako esperientzien elkartrukearen ondotik. Aurreko hamalau deialdietan, 85etik gora proiektu aurkeztu dira.

2025-2026 deialdia

Epea: 2025eko maiatzaren 26tik irailaren 14ra

XVI. Poltsiko Sorkuntza: oinarriak (pdf)

XVI. Poltsiko Sorkuntza: eskabidea (pdf)

Informazio gehiago: Poltsiko Antzerkia Sorkuntzaren XVI. proiektu deialdia (albistea)


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Maiatzak 26(e)tik 2025(e)ko Irailak 14(e)ra
  • EntitateaDonostia Kultura
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaArte eszenikoak
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.