Jarraitutasunez hamabosgarren urtez, Euskal Kultur Erakundeak, Itsasertzeko CPIE-k eta Euskal Idazleen Elkarteak euskarazko literatur sorkuntzarako egoitza bikoitzerako deialdia zabaldu dute, euskaraz idazten duten egile guztiei irekia.
Egitasmoak bost ardatz ditu:
Deialdia euskaraz idazten duten horizonte guzietako autoreei zuzendua da. Literatura-formaren hautua libre utzia da (ipuina, eleberri laburra, poesia, komikia, antzerkia, bertsoa, alegia, erran zaharra...). Haur eta gazteei zuzendu proposamenak begi onez ikusiak izanen dira.
2025ko urriaren eta abenduaren artean, hilabete batez Abbadia Eremuko Nekatoenea etxean eta beste hilabete batez Pasai Donibaneko auzoaren erdi-erdian kokatua den Hugoenea etxean apartamendu bat beretako izateaz gain, autoreak 3.000 euroko dirulaguntza ukanen du.
Hautagaiek uztailaren 4a arte dute heien burua aurkezteko.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.