Uharte Zentroaren 2025eko Arte Plastiko eta Bisualetarako Laguntza Programarako bederatzi proiektu hautatu dira

  • Uharte Zentroaren 2025eko Arte Plastiko eta Bisualetarako Laguntza Programarako bederatzi proiektu hautatu dira

Uharte Zentroak 2025eko Arte Plastiko eta Bisualetarako Laguntza Programaren deialdia ebatzi du, arte plastiko eta bisualetako ikerketa artistikoko proiektuak babesteko zuzendutako ekimena. Edizio honetan, Nafarroako artista edo testuinguru lokalean lotura duten bederatzi proiektu hautatu dira. 

Proiektuen artean, ekoizpen modalitatean Maider Garayo Urabayen, Itsaso Iribarren, Carlos Irijalba, Andrea Muniáin, Maite Redondo Gaztelu eta Jaime Remírez de Ganuza Garridoren lanak hautatu dira eta publikazioen modalitatean berriz, Taxio Ardanaz, Oihane Mcguinness Armendariz eta Fermín Jiménez Landarenak.

Programa hau Uharte Zentroaren eta Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentua, Museoen Zerbitzuaren bitartez, emandako hitzarmenaren emaitza da, eta 2025ean bederatzigarren aldiz berrituko da, bi erakundeen arteko lankidetza ahalbidetuz. Helburua Nafarroako testuinguruko artistak ikertzea, sortzea, argitaratzea eta profesionalki sendotzea bultzatzea da, baliabide ekonomikoak, laguntza eta lan espazioak eskainiz.

Deialdiaren baitan, hautatutako proiektuek 85.500 euroko diru-laguntza jaso dute eta 2026ko martxoaren 20a baino lehen amaitu beharko dira. Uharte Zentrok eskura jarriko ditu bere baliabide tekniko eta pertsonalak hauek garatzeko. Behin proiektu guztiak amaitzen direnean eta hauek jendaurrean aurkezteko helburuarekin, erakusketa bat antolatuko da.

Hautaketa ebaluazio batzorde batek egin du, eta honako hauek osatu dute: Celia Martín Larumbe, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko Museoen Sailburua; Iñaki Martínez Antelo, arte historialaria eta komisarioa; Catalina Lozano Moreno, Euskal Herriko Museo Arte Garaikideko (Artium Museoa) komisario nagusia; Greta Alfaro, artista plastikoa eta Uharte Zentroko Patronatuko kidea; eta Oskia Ugarte, Uharte Zentroko zuzendaria, idazkari gisa, ahotsa izan arren bozkatu gabe.

Hautatutako proiektuen inguruko xehetasun guztiak


  • DataEkainak 3
  • Gaia Ikusizko arteak