BBK Salak ekoizpen propio berri bat estreinatuko du Aste Nagusian: "Confeti. El regreso"

  • BBK Salak ekoizpen propio berri bat estreinatuko du Aste Nagusian:

  • Diego Pérez Retes aktore ezaguna da Mikel Losada, Leire Orbe, Josu Angulo Anthonisen, Leire Ucha, Aratxo Angulo eta Iñaki Urrutia protagonista dituen "abestiren bat duen komedia musikal" honen dramaturgo eta zuzendaria
  • Obra abuztuaren 17tik 24ra bitartean ikusi ahal izango da, eta, horrekin batera, Bilboko Kale Nagusiko antzokiak "jaietarako propio asmatutako antzerki-muntaiak sortzeko konpromisoa berritzen du", hirugarren urtez jarraian. Sarrerak (25 euro) salgai daude

Gaur goizean, Bilboko BBK Salaren ekoizpen propioa aurkeztu da prentsaurrekoan, hurrengo Aste Nagusirako propio sortutako muntaia. Horrela, hirugarren urtez jarraian, Kale Nagusiko antzokiak "Aste Nagusirako bereziki asmatutako jatorrizko eta kalitatezko antzerki-ikuskizunak sortzeko konpromisoa" berritu du, Koldo Bilbao BBKko Kultura arduradunaren hitzetan. ¡Agur, Otxoa feroz! (2023) eta Urte berri off! Feliz 2025 (2024) arrakastatsuen ondoren, 2025eko Aste Nagusian Confeti. El regreso estreinatuko da, Diego Pérez Retes (Bilbo, 1978) aktore ezagunaren dramaturgia eta zuzendaritzarekin eta Mikel Losada, Leire Orbe, Josu Angulo Anthonisen, Leire Ucha, Aratxo Angulo eta Iñaki Urrutiak osatutako taldearekin. Abuztuaren 17an, igandea, izango da estreinaldia, eta Aste Nagusiko azken egunera arte (hilaren 24a, igandea) egongo da kartelean. Sarrerak salgai daude jada eta 25 euroko prezio bakarra dute (azken prezioa).

Jarraitu irakurtzen


  • DataEkainak 12
  • Gaia Arte eszenikoak