Sormen Egonaldiak 2025 (2. deialdia)

  • Sormen Egonaldiak 2025 (2. deialdia)

Azpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatibak hasieratik babestu izan du sortzaileen jarduna. Azken urteetako esperientziaren ostean eta Dinamoa Sormen Gunearen abaroan sormen-egonaldi hauen deialdia ondu du diziplina orotariko sortzaileei baliabideak eskaini eta bidea egiten laguntzeko.

Argi dago atsedena beharrezkoa dela sormen-lanerako; horregatik, uztailean itxitako egonaldien izen-ematea zabaldu du berriro. 2025eko ikasturtea ideia eta proiektu berriekin hasi duen sortzaile horietakoa bazara, hau da zure aukera! 

DEIALDIEN OINARRIZKO INFORMAZIOA

Hiru egonaldi-mota: #harri (osoa)#orri (sinplea) eta #ar (antzerkia)

Epeak:

  • Eskaerak: eskaera-epea 2025eko irailaren 5etik 28ra
  • Ebazpena: irailaren 30ean
  • Egonaldiak: 2025eko urriaren hasieratik 2026ko urtarrilaren hasierara gauzatuko dira.

Tokia: Dinamoa Sormen Gunea, Azpeitia (Gipuzkoa).

Deialdiaren oinarriak

Informazio gehiago eta eskaera-orria: www.kulturaz.eus/dinamoa


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Irailak 5(e)tik 2025(e)ko Irailak 28(e)ra
  • EntitateaAzpeitiko Kulturaz Kultur Kooperatiba
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • LekuaGipuzkoa
  • Iraupena2025eko urriaren hasieratik 2026ko urtarrilaren hasierara
  • SektoreaSektore anitz
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.