Punto de Vista Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak sustatu eta NICDOk antolatutako jaialdiak Sail Ofizialera filmak aurkezteko deialdia ireki du. Hogeigarren edizioa 2026ko martxoaren 2tik 7ra egingo da Iruñean.
Punto de Vista Sail Ofizialean 2023ko abuztuaren 1etik aurrera egindako edozein nazionalitateko film dokumentalek parte har dezakete. Ez da onartuko fikziozko filmik, ez instituzionalik, ez publizitatekorik, ez erreportajerik edo kazetaritza-lan hutsik. Ez dago mugarik gaiari, iraupenari edo jatorrizko hizkuntzari dagokionez.
Izena emateko epea 2025eko irailaren 15ean amaituko da. Izen-emateak 5 €-ko prezioa du, eta jaialdiaren webgunean egiten da. Bertan, inprimaki bat prestatu da filma inskribatzeko.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.