Sorkuntza-egonaldia Residencia Literaria 1863n (2025)

  • Sorkuntza-egonaldia Residencia Literaria 1863n (2025)

Etxepare Euskal Institutuak, Residencia Literaria 1863 egoitzarekin elkarlanean, deialdia zabaldu du 2025eko azaroan euskal idazle batek Coruñan hilabeteko egonaldia egiteko.

Egonaldiaren helburua euskarazko literatura-sorkuntza sustatzea eta bultzatzea da, baldintza egokietan eta bide batez kultura-bizitza aberatsa duen Coruñako testuinguruan murgiltzea. Euskal idazle batek bere sormenezko idazketa-proiektuari arreta osoz hel diezaion, testuinguru egoki bat eskaintzea du xede deialdi honek.

Deialdian parte hartzeko ezinbestekoa izango da 18 urtetik gora izatea eta gutxienez edozein genero literarioko euskarazko liburu bat argitaratu izana.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: 2025/07/01 - 2025/08/31.

ERAKUNDE DEITZAILEA: Etxepare Euskal Institutua | Residencia Literaria 1863.

ZUZKIDURA: 1.500 €.

KONTAKTUA: Marcos Sánchez Velado | m-sanchez@etxepare.eus | +34 943 023 409.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Uztailak 1(e)tik 2025(e)ko Abuztuak 31(e)ra
  • EntitateaEtxepare Euskal Institutua, Residencia Literaria 1863
  • Deialdi-motaEgonaldiak eta mentoring-a
  • LekuaGainerako erkidegoak
  • IraupenaHilabete (2025eko azaroa)
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.