"Julene Azpeitia" Ipuin Lehiaketa 2025

  • Literatur sorkuntza bultzatu asmo duen lehiaketa antolatu du beste urte batez Zumaiako Udalak. Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketaren 38. edizioa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak, udaletxean bertan, posta ziurtatu bidez bidalita edo egoitza elektronikoan erregistratuta

Idatziaren gaia librea izango da, eta euskara hutsean sortu beharko da. Aurrez argitaratu gabeko lanak jasoko dituzte, gutxienez 6 orrikoak. Irailaren 30era arte jasoko dituzte lanak, udaletxean bertan, posta ziurtatu bidez bidalita edo egoitza elektronikoan erregistratuta. Kasu guztietan eskabide orria bete eta entregatu beharko da.

Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu: 3.000 euroko saria izango du irabazleak, 1.500 eurokoa emango diote bigarrenari, eta 1.000 euro jasoko ditu Zumaiako lan onenak.

Julene Azpeitia Ipuin Lehiaketaren 38. edizioa izango da aurtengoa, eta helburua da euskarazko literatur sorkuntza bultzatzea.

Informazio gehiago

zumaia.eus

Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Uztailak 2(e)tik 2025(e)ko Irailak 30(e)ra
  • EntitateaZumaiako Udala
  • Deialdi-motaSariak eta lehiaketak
  • SektoreaLiteratura
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.