Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea pertsona fisikoei, arte eszeniko (antzerkia, zirkua, mimoa eta antzeko diziplinak) eta musikalen arloetako banakako espezializazio trebakuntza sustatzeko, hain zuzen toki hauetan egiten dena: unibertsitateak, goi eskolak, nazioarteko eskolak, goi mailako kontserbatorioak, dantza eskolak, antzerki eskolak, zirku eskolak eta, oro har, artearen arloko trebakuntza zentroak, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo daudenak.
Berariaz kanpoan uzten dira oinarrizko prestakuntzako ikasketa arautuei lotutako proiektuak edo eszenaratzea edo muntaketa dakartenak.
Aurrekontu egozpena
Laguntza hauek emateko aurrekontu muga 25.000,00 eurokoa da, gastu hori babesten duen aurrekontu-partida hauxe da: 70105. G/334700/48000702 "Bekak: arte trebakuntza eta sorkuntza", Arabako Foru Aldundiaren 2025eko gastuen aurrekontukoa.
Aurrekontu-muga hori hiru espezialitatetan banatuko da, honela:
a) Formazioak Musikan eta Kantuan: 15.000,00 euro.
b) Formazioak Arte Eszenikoetan (antzerkia, zirkua eta antzeko diziplinak): 5.000,00 euro.
c) Formazioak Dantzan: 5.000,00 euro.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.