Dantzan Bilaka 2026: parte-hartzaileak hautatzeko deialdia

  • Dantzan Bilaka 2026: parte-hartzaileak hautatzeko deialdia

Koreografiaren alorreko sortzaile berrien prozesu artistikoen akonpainamendu eta laguntza programa.

2026ko edizioa Nafarroako lurralde historikoan izango da. Programa hartuko duen gunea Huarte Zentroa izango da, prozesuak erakusteko espazioa izateaz gain, tailerren eta egonaldien lehen eta hirugarren aldiak ere bertan egingo dira. Bigarren egoitza-aldirako eta itxiera-saioetarako, Azala Sorkuntza Espazioarekin lankidetzan jarraitzen da.

BETEKIZUNAK

  • 18 urtetik gorakoak.
  • EAEko edo Nafarroako Foru Erkidegoko herrialderen batean jaio eta/edo erroldatuta egotea urtebetez.
  • Koreografo gisa, beren karreren hasieran ari direla egiaztatzea.
  • Eskatzaileek programa guztian parte hartzeko konpromisoa.

Oinarriak irakurri ondoren, webgunean dagoen galdetegia bete eta eskatzen den dokumentazioa bidali, irailaren 30a baino lehen.


Laburrean

  • Epea 2025(e)ko Irailak 1(e)tik 2025(e)ko Irailak 30(e)ra
  • EntitateaADDE - Euskal Dantza Profesionalen Elkartea
  • Deialdi-motaParte-hartzerako deialdia
  • SektoreaArte eszenikoak
  • JardueraSorkuntza
  • Deialdia OINARRIAK

Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.