Deialdi honen helburua da proiektu artistikoen garapena babestea, edozein formatutan eta diziplina artistikoa alde batera utzita; eta, era berean, tokiko sare artistikoa indartzea eta komunitate artistikoen arteko trukea sustatzea.
Deialdian parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren artista edo eragile kulturalak, bai eta Estatukoak eta nazioartekoak ere. Aurkeztutako proiektu guztietatik hiru proposamen aukeratuko dira.
Egonaldiak hamar asteko iraupena izango du eta arte-proiektua garatzeko lekua, testuingurua eta denbora eskainiko ditu. Egonaldia, 2026ko urtarrilaren 7a eta martxoaren 15a bitartean burutuko da.
Deialdien ebazpena 2025eko urriaren 6tik 10era artean jakinaraziko da.
Fitxa honen asmoa informazioa ematea baino ez da, eta ezin da, inola ere, indarrean dagoen lege-testuaren ordezkotzat hartu. Kulturklikek edukia eguneratzeko eta zuzentzeko eskubidea du, eta ez du horren inguruko erantzukizunik hartuko bere gain.